Sentsibilizatutako gizartearen alde eta denbora librea modu osasungarri era arduratsuan kudeatzen duen gazteriaren alde

Prestakuntza, heziketa eta sentsibilizazioa barne hartzen dituen aukera da FES proiektua, nerabeek aisiaren eta jokoaren arloetan mendekotasuna garatzeko arriskuaren inguruan dagoen kezka sozial eta politikoari erantzuten diona.

Gazteek bideo-jokoekin, telefono mugikorrekin, sare sozialekin eta teknologia berriekin igarotzen duten denbora luzeegia eta ausazko jokoak adin txikikoentzat debekatuta daudela gogoratzeko beharra direla-eta, guztiona da zerbait egiteko ardura, behar bezala sentsibilizatuz.

Hori dela eta, prebentzio-tresnak eskaintzen ditugu FES proiektuaren bidez, aipatutako jardunbideek eragindako nahasmenduak saihesteko. Horretarako, instituzioen eta erakunde publiko zein pribatuen babesa dauka proiektuak.

Gizartearen alde hartutako konpromisoak tartean dauden gizarte-eragile guztien artean koordinatutako irtenbideak eskatzen ditu, konpromisoari balioa emateko eta lehen mailako prebentzioa zein gazteei zuzendutako informazioa eta heziketa sustatzeko, baita gurasoentzako, hezitzaileentzako eta adituentzako beharrezko prestakuntza sustatzeko ere, arazo sozial geldiezin honen aurrean esku hartzeko xedez.

GAZTEEK DENBORA LIBREA MODU OSASUNGARRIAN KUDEATZEKO LAGUNTZA EMATEA DA FES PROIEKTUAREN HELBURU NAGUSIA.

Prestakuntzarako, heziketarako eta sentsibilizaziorako kanpaina da FES proiektua. 12 eta 17 urte bitarteko gazteei (DBH, batxilergoa, lanbide-heziketa) eta beren guraso eta hezitzaileei zuzenduta dago, lehen mailako prebentzioaren garrantziaz jabetu daitezen, hau da, jokabide aldetik mendekotasun arazoak sor ditzaketen faktoreak kontrolatzen edo desagerrarazten laguntzeko tresnak izatearen garrantziaz jabe daitezen.